AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Lucia Moholy, ehun urteren ondoren

Erakusketan Lucia Moholyren 48 argazki daude ikusgai. Moholy (1894-1989) argazkilaria, arte-kritikaria eta historialaria izan zen. Bere lana bereziki garrantzitsua izan zen Bauhaus eskolaren estetika eta filosofia sustatzeko. Gaur egun bere ekarpenak badirau eta, gainera, geroz eta estimatuagoa da.

  • 2016ko urriaren 21etik 2017ko urtarrilaren 22ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00. Museoaren ordutegia.
  • Sarrera: 6 € (asteartetan sarrera doan)
  • Komisarioa: María Millán
  • #STMmoholy
1
2
4

“...Denborarekin ikusiko dugu arteak fotografian eragina izan duen bezala, fotografiak ere artean eragina izan duela”. L. Moholy, 1938

Katalogoa

Erakusketaren katalogoa argitaratu du San Telmo Museoak, María Millán komisarioaren testuekin.

 

Lucia Moholy, ehun urteren ondoren erakusketak Moholyren obra garaiko argazkigintzaren testuinguruan kokatzen du, eta gaur egun duen garrantzia aitortu nahi du. Lucia Moholyk XX. mendeko abangoardietan parte hartu zuen artista eta pentsalari gisa. Besteak beste, Donostian (eta inguruetan) 20. eta 30. hamarkadetan mugitu ziren artistentzako ere erreferentzia izan zen. Hala ikus daiteke San Telmo Museoaren Modernitate bakan bat erakusketan. Bertan Moholy agertzen da Donostiako artista haiekin hartu-emanak izan zituzten pertsonen artean.

 

Lucia Moholy (Praga, 1894-1989)

Lucia Moholyk Filosofia eta Artearen Historia ikasi zuen. 1923an bere senarrarekin batera, László Moholy-Nagy, Bauhaus eskolan sartu zen, eta eskola horretako estudio eta tailerretako eguneroko jarduera 18 x 24 cm-ko kamerarekin dokumentatzen hasi zen.

Argi naturala baliatzen zuen beti, eta trebetasun berezia zeukan objektuen berezitasunak, barnealdeak, eskolan diseinatzen ziren altzariak eta eskolaren arkitektura ospetsua harrapatzeko. Moholyk aplikatu zituen fotografia-estiloak (perspektibarekin jokatuz eta kamera espero ez zen ikuspuntuetan kokatuz) ez zien inguruko jardunbideei jarraitu, eta László Moholy-Nagy-k “New Vision” deitu zion mugimenduarekin bat egin zuen.

1933an A Hundred Years of Photography idatzi zuen eta oraindik ere argazkigintzaren historiari egindako funtsezko ekarpentzat hartua dago.

Erakusketa San Telmo Museoak antolatu du, Fundación Loewe eta La Fábricarekin batera, Fotostiftung Schweiz-en laguntzarekin.

Jarduerak

Familia tailerra

Argazkimintza

  • Urriak 29 | 17:00 
  • Prezioa: 5 € familiako
Maria Millan
Hitzaldia

Lucia Moholy y su entorno, María Millán

  • Azaroak 29 | 19:00 
  • Libre, jarleku guztiak bete arte
Familia tailerrak
Familia tailerra

Argazki bodegoia

  • Abenduak 17 | 17:00 
  • Prezioa: 5 € familiako
Familia tailerrak
Familia tailerra

Argazki eszena

  • Urtarrilak 21 | 17:00 
  • Prezioa: 5 € familiako


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: