AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Azal azalean

Azal azalean erakusketak artea gizarteratzeko tresna dela defendatzen du. Donostiako ohiturak, gastronomia eta kultura beste begirada batez ikusten duten artelanez osatua dago, ezgaitasunak dituzten pertsonek eginak.

  • 2016ko abuztuaren 3tik 31ra
  • Hezkuntza tailerra
  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara
  • Doako sarrera

Erakusketa Atzegi eta Gautenako kideek egindako 80 lanez osatua dago. Horietan Donostiaren eta bere hiritarren identitatea markatzen duten aspektuak islatu dituzte, hala nola, gastronomia, musika, tradizioak edo kultur ekitaldiak.

Horretarako esparru horietan adituak diren erakunde eta pertsonekin lankidetzan aritu dira: San Telmo Museoa, Andoni Luis Aduriz sukaldaria, Basque Culinary Center eta Musika Hamabostaldia.

Erakusketa hau Zurekin Donostia sortzen dugu proiektuaren parte da eta Donostia 2016ren Elkarrizketak ildoaren baitan dago.

Antolatzailea: Atzegi, DSS2016EU
Laguntzailea: San Telmo Museoa, Quincena Musical, Basque Culinary Center, Andoni Luis Aduriz
Parte-hartzaileak: Atzegi, Gautena, Atecé, Agifes, Gielmar, Arte Ederretako ikasleak...

Argazkiak

Azal_azalean_San_Telmo_Museoa_3_web
Azal_azalean_San_Telmo_Museoa_2_web
Azal_azalean_San_Telmo_Museoa_1_web

 


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: