AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Nilo ibaiaren ertzean

Erakusketak txuri-beltzeko eta koloretako 43 irudi inguru biltzen ditu, Samuel Aranda argazkilariak ia Egipto osoan barrena dokumentatzeko egindako ibilbidearen emaitza izanik, eta herrialdea egituratzen duen Nilo ibaia ardatz nagusi gisa hartuz. Zuri-beltzean egindako argazkiak dira, kontraste handiak dituen herrialdea islatzen dutenak, normalki handik iristen diren berriek erakusten digutenaz askoz haratago.

  • 2016ko apirilaren 13tik ekainaren 5era
  • Laborategi aretoa
  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara
  • Entrada gratuita

Argazkiak

Nilo ibaiaren ertzetan
Nilo ibaiaren ertzetan
Nilo ibaiaren ertzetan
Nilo ibaiaren ertzetan
Nilo ibaiaren ertzetan

"Nire argazkiak hainbat artikuluren alboan argitaratuta ikusten ditudanean hainbat galdera datozkit burura behin eta berriz, gero eta maiztasun handiagoarekin: Irakurleari leku hartan gertatzen ari dena azaltzen ari al gara benetan? Topiko soilean geratzen al gara? Zergatik azpimarratzen da hainbeste indarkeria? Samuel Aranda

Samuel Aranda

Santa Coloma de Gramanet, 1979

Azken 15 urteak munduan zehar gatazkak, migrazioak eta arazo sozialak dokumentatzen igaro dituen fotokazetaria. Normalean The New York Times egunkariarentzat egiten du lan, batez ere Espainian, Ekialde Ertainean eta Afrikan. Pakistan, Libano, Egipto, Yemen, Kolonbia, Txina, Palestina eta Sierra Leonari buruzko erreportajeak egin ditu, besteak beste, aipatu egunkari estatubatuarrarentzat, baita beste zenbait egunkarirentzat ere, hala nola: Stern, Le Monde, El País Semanal edo Sunday Times Magazine.

2006an, Europara iristen saiatzen ziren Saharaz hegoaldeko etorkinei buruz egin zuen erreportajearen ondorioz Argazkilaritza Sari Nazionala eman zion ANIGP—TV Prentsa eta Telebistako Informatzaile Grafikoen Elkarte Nazionalak.

2011n hasi ziren herrialde arabiarren matxinaden zuzeneko lekuko izan zen, Tunisia, Egipto, Libia edo Yemengo gatazkaguneetan barrena. 2012. urtean World Press Photo of The Year saria lortu zuen, Yemenen ateratako argazki batengatik.

The New York Times egunkariak Espainiako krisi ekonomikoari buruz 2012. urtean argitaratu zituen Arandaren argazkiek eztabaida politiko handia sortu zuten eta krisiaren errealitateak eta Espainiako klase ertainean gogor eragin izanak atentzioa eman zuten.

Era berean, azpimarratzekoak dira Sierra Leonan eta Ginean ebolari buruz egin dituen azken erreportajeak, non Arandaren argazkiek agerian uzten duten birusak herritarrengan eragindako kalte suntsigarria, krisiari aurre egiteko nazioarteko laguntza nahikoa ez zela salatuz.

Samuel Arandaren webgunea

Samuel Arandaren hitzaldia

En las orillas del Nilo. Apirilak 12, 19:00etan. San Telmo Museoko Ekitaldi aretoan.

BBVa Fundazioa

Proiektua onuradun suertatu da “Kultur Ikertzaile, Berritzaile eta Sortzaileentzako BBVA Fundazioaren Laguntzen I. Deialdian”. BBVA Fundazioa ez da proiektuan eta/edo bertan oinarritutako emaitzetan emandako iritzien, iruzkinen eta edukien erantzule egiten. Bertan adierazitako guztiaren erantzule bakarrak haien egileak izango dira.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: