AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Hondar artean

Hondar artean proiektuak kooperazioa, nazioarteko ordena, generoa eta feminismoa, eta giza eskubideen inguruko hausnarketa bultzatuko du. Horretarako, jarduerak egingo dira museoko patioan dagoen Tuiza jaimaren babespean. Jaima Federico Guzmán Sevillako artistak sortutakoa da. Hori egiteko Saharako emakumeen mehlfak (soineko tradizionala) erabili dira, kanpalekuetan tintatutakoak.

  • Apirilaren 8tik uztailaren 3ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00
  • Astearteetan, doako sarrera
  • #HondarArtean

Jarduerak

Ikusi San Telmo Museoan egongo diren jarduerak Hondar artean proiektuarekin lotuta. Denak izango dira doan, eta jarduerarik ez dagoenean, Tuiza museoko sarrera orokorrarekin ikusi ahal izango da. 

Ikusi hemen proiektuarekin lotutako jarduera guztiak, San Telmotik kanpo izango direnak barne. Horien artean, Okendo Kultur Etxeko erakusketa: Lurra, kultura eta identitatea: Ondasun lapurtua

Argazkiak

San_Telmo_Museoa_hondar_artean_entre_arenas_sahara_1
San_Telmo_Museoa_hondar_artean_entre_arenas_sahara_2
San_Telmo_Museoa_hondar_artean_entre_arenas_sahara_3

Argazki gehiago gure Flickr kontuko Hondar artean albumean.

Tuiza

Tuiza San Telmo Museoan dagoen jaima da, Federico Guzmán artista sevillarrak sortua. Erresistentziari eginiko omenaldia da, mundua desberdinkeriaz betetzen duten bidegabekeriak gainditzeko gaitasunaren aitorpena. Gainera, hassanieraz, tuiza hitzak emakumeen arteko elkartasuna esan nahi du, elkarlana.

«Melhfak Saharako emakumeek janzten dituzten oihal distiratsuak dira. Emakume errefuxiatuek marraztutako, tindatutako eta margotutako melhfa hauek erbeste baten historia kolektiboa kontatzen dute: emakume sahararrek, seme-alabentzako itzala egiteko beraien soinekoak basamortuko zuhaitzetara lotuta, lur arrotzean lehen jaimak altxatu zutenekoa». Federico Guzmán Tuiza sortu duen artista sevillarraren hitzak dira.

Hondar artean

Jaima honen bidez, Hondar artean proiektuak Saharako herriaren egoera zehatza hartuko du abiapuntutzat, Europako eta munduko bidegabekeria eta desberdintasunen isla bait da. Modu horretan, lau gairen inguruko hausnarketa bultzatuko da: nazioarteko lankidetza, espoliazioa eta baliabide naturak, giza eskubideak, eta bakegintzan emakumeek duten papera. Horretarako eta salaketa eta erresistentzia egiteko bitarteko bezala, topaketak eta hainbat adierazpen artistiko antolatu dira, zinea, musika edo arteplastikoak kasu. 

Proiektuaren inguruko informazio gehiago Hondar artean.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Donostia 2016, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía.

Parte hartzaileak jardueretan: Donostiako SEADen Lagunen Elkartea, Donostiako Udaleko Lankidetza Saila, Hegoa - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutual, Saharar Kolektibo Elkartea Gipuzkoan, Tabakalera, Doka, Saharar Arte Eskola, Iconoclasistas.

Laguntzaile jardueretan:  Euskadiko GGKEen Koordinadora, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, Fisahara zine jaialdia, Saharako Abidin Kaid Saleh zinema eskola, Saleh del SaharaARTifariti, Mendebaldeko Saharako Nazioarteko Arte eta Giza Eskubide Topaketak.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: