Aurreko plazen arrastoen gainean 1815. urtean Ugartemendiak berriz eraikitako plaza da, eta hiriari su eman ondorengo berreraikuntzaren lehen mugarria izan zen.
Plaza nagusiaren eskemari jarraitzen dio fatxaden konposizio uniformearekin, eta neoklasizismoaren berezko soiltasuna erakusten du. Arkupeak ditu, eta hiru solairu balkoi luzeekin.
Plazaren aldeetako batean, eta plazan bertan integratuta, garai batean udaletxea izan zena nabarmentzen da.
Silvestre Perezek proiektatu zuen eta Pedro Manuel de Ugartemendiak amaitu zuen eraikin neoklasiko soila da, 1832. urtean eraikia, sutean suntsitu zen udaletxe barrokoaren orubean.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: