NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Rosita bonbarda, 1509

  • Rosita
  • Rositaren xehetasuna
  • Rositaren xehetasuna

Gazteluko plataforman dagoen pieza hau da San Telmo Museoaren bildumako garrantzitsuena. Brontzezko bonbarda bikaina da, hodi eta errekamara eta guztikoa, XVI. mendearen hasieran urtua.

1937an aurkitu zuten Pasaiako badian, Gerra Zibilean hondoratutako Jatamendi ontzia atzera ur gainera ateratzeko lanak egiten ari zirenean.

Hodian armarri koroadun bat dauka, Oldenburgeko konderriarena, gerra idazkun batekin batera; letra gotikoz eta erdiko behe alemanez idatzitako horrek, euskarara ekarrita, honakoa dio: “Rosita dut izen. Heriotza eta paralisia dakartzat. 1509an urtu nau Hans Vastenonek, hori egia da”. Datu horiei esker informazio baliotsua dugu, esaterako badakigu bonbardaren izena Rosita dela, Hans Vastenone kanpaigile maisuak egin zuela, jabea Danimarkako Kristian II.a erregea zela, Oldenburgeko etxekoa, eta 1509an egin zutela.

Javier Lopez Martin historialari eta itsas artilleriako adituaren arabera, Engelen ontzian iritsi zen Rosita, hau da, 1517an Karlos I.a, errege izendatu behar zutela-eta, Espainiara ekarri zuen ontzi danimarkarrean. Engelen ontzia, Karlos I.aren koinatu Danimarkako Kristian II.a erregearena, Asturiasko kostaldera iritsi, eta Pasaiako portura bideratu zuten ondoren, negutik babesteko. Pasaian zela, 1518ko maiatzaren 4an su hartu eta hondoratu egin zen. Eta Rosita Pasaiako badiaren hondoan geratu zen 1937 arte.

 


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: