NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Sutunpa herena edo sakrea, 1576

  • Sutunpa herena edo sakrea
  • Sutunpa herena edo sakrea
  • Xehetasuna
  • Xehetasuna

Gazteluko plataforman dagoen brontzezko kanoi hau da “Armada Garaiezin” deitu hartatik iritsi zaigun hondar apurretako bat.

Aurrekargako kanoi bat da, guztira 380 cm luzekoa eta 6nako 8,5 cm-ko su-ahoa duena; 8 librako burdinazko bolak jaurtitzen zituen. 1.125 kg dauzka, erroko idazkunaren arabera: “Cantara 23 – Rotoli 61” (pisu neurri genoarrak). Armarri koroaduna dauka, arranoarekin, eta baita idazkun batzuk ere; nabarmentzekoa “SPQP // 1576”.

Artilleria historikoan espezializatutako Renato G. Ridella ikertzaile italiarraren arabera, Genoan urtu zuen 1576an Dorino II Gioardik (horixe adierazten du piezaren belarriko “D” letrak) Palermo hiriko defentsetarako. 1587an “Santissima Trinitá di Scala” ontzi genoarrean ontziratu zuten, beste pieza batzuekin batera, Armada Handiko eskuadra italiarraren parte izateko. Armada ingelesaren kontrako borroken eta itzulerako bidaian izandako ekaitzen ondotik, Santanderreko portura iritsi zen ontzia, egoera penagarrian, artean ere sakrea zekarrela. Ez dakigu zehatz kanoia noiz iritsi zen Urgull mendira, 1963 inguruan nonbait.

Gaur egun kanpainako irozori edo kanoi-etxe baten gainean dago muntatuta, “Santissima Trinitá” ontzian edukiko zuen itsasontziko irozoriaz zeharo bestelako batean.

 


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: