AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Aquariumeko ontziko kanoiak, 1810 eta 1813

  • Aquariumeko ontzi-kanoiak
  • Aquariumeko ontzi-kanoiak, 18010 eta 1813
  • Xehetasuna
  • Aquariumeko ontzi-kanoiak

Brontzezko bi kanoi hauek kasualitatez aurkitu zituzten Kontxako badian 1945ean, “Marichu” baporeak itsas hondoa marruskatu izanaren ondorioz. Bi pieza horiekin batera, Jenaro eta Frantzisko Mantzizidor buzoek beste zazpi kanoi (brontzezkoak eta burdinazkoak), jaurtigai ugari eta ontzi baten hondarrak erreskatatu zituzten.

Kanoien hodiak 198 cm egiten ditu luze, eta arimaren diametroa 16,5 cm-koa da; horrexek adierazten digu kalibrea. Armarria daukate, lehoia eta adarbakarra ere bai horren osagarri, eta britainiar errege etxearen goiburua, bigarren atal edo sendogarrian jarrita horiek; eta zenbait idazkun ere bai, besteak beste pieza manufakturatu zuen galdategiaren izena (MANGLES) eta kanoiak egin zituzten urteak, 1810 eta 1813 hurrenez hurren, adierazita.

Jose Maria Leclerq historialari donostiarraren arabera, kanoi horiek General Post Office (GPO) Posta Zerbitzu Britainiarreko Queen Charlotte posta-ontzi ingelesarenak izan ziren. Jabe eta kapitaina John Mudge zen, eta ontzia 1814ko urtarrilaren 16an hondoratu zen Donostiako Kontxako badian.

Zaharberritu ondoren, kanoi horiek Aquariumi laga zizkioten, gordailu gisa, 2010ean, eta gaur egun kanpoaldean daude instalatuta, Aquariumerako sarrera-ate zaharraren ondoan.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: