AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Saint Chaumond kanoiak

  • Saint Chaumond kanoiak
  • Saint Chaumond kanoiak
  • Saint Chaumond kanoiak
  • Xehetasuna

Urgull mendiko Damen baterian kokatutako kanoiak lau Saint Chaumond pieza dira, 1904koak, 1897ko eredukoak. Altzairu-nikelez eraikitako kanoi horiek atzekargako tiro bizkorrekoak dira, eta 75 mm-ko su-ahoa daukate.

Kanoi mota hori kanpainako artilleriaren kategoriakoa da, gudu zelaian armadei laguntzeko artilleria mugikorra baita. Atzerapen mekanismo hidropneumatiko bat zeukan kanpainako lehen kanoia izan zen; tiro sekuentzian zehar erabat geldirik eusten zien kanoiari eta gurpilei. Tiro bakoitzaren ondoren berriro apuntatu beharrik ez zegoenez, artillariek aukera zuten kanoia atseden posiziora itzuli orduko berriro kargatu eta atzera tiro egiteko. Espainiako Gerra Zibilean zehar ere erabili zituzten Saint Chaumond kanoiak.

DDamen bateriako lau pieza horiek altzairuzko irozori edo kanoi-etxe batean daude muntatuta, agintea sektore horzdunean dutela. Gurpilak ez dira jatorrizkoak, bai ordea haien arauz egindako kopiak.

DDamen bateria denboran zehar kanoiak eduki dituen kokagune bat da. XIX. mendearen amaiera aldean errege eta ordenantza salbetarako bateriatzat erabili zuten, nahiz horretarako brontze konprimatuzko beste kanoi mota bat erabili.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: