AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Sutunpak eta brontzezko kanoiak, XVI-XVII. mendea

  • Brontzezko kanoia
  • Brontzezko kanoiak
  • Brontzezko kanoia
  • Brontzezko kanoiak

Brontzezko armak izan ziren erabilienak XVII. mendearen amaiera arte, hain zuzen fidagarritasunagatik, burdinazkoak baino arinago izateagatik, eta arimaren erresistentziagatik, ez baitzen tiroarekin higatzen. Kostu handia bazuten ere, modelo eta ezaugarrietan aniztasun handia dago.

Urgulleko gazteluko Historiaren Etxearen barnean brontzezko hiru pieza ikus ditzakegu, bi sutunpa eta kanoi erdi bat zehazki. Ohi moduan urtzailearen markak, armarriak eta kartelak dauzkate, oso lausotuta bada ere.

Sutunpak artilleriako piezak dira, XVI. mendetik XVII.era bitartean erabiliak, hala lehorrean nola itsasontziak armatzeko. Arma luze eta kalibre txikikoak dira; hodiaren luzera kalibrearen halako 35 izan zitekeen.

Barnealdeko sutunpetako bati legitimo esaten zaio, luzerak kalibrearen halako 32 baino gehiago egiten duelako. Guztira 266 cm ditu luze, arimaren luzera 230 cm-koa da, eta su-ahoa 7,5 cm-koa; horrek 6na librako burdinazko bolak botako zituen. Ohiko bi helduleku dauzka, izurde formakoak, gindaxak (garai hartako garabiak) erabiltzearren. Pieza hori 1970ean aurkitu zuten Pasaiako portuko dragatze lanetan, eta Armadaren urpekari espezialisten talde batek atera zuen.

Bestea sasi-sutunpa heren bat da, horrela sailkatua legitimoen neurrietara ez delako iristen. Guztira 262 cm ditu luze, arimaren luzera 247 cm-koa da, eta su-ahoa 8,5 cm-koa; horrek 8na librako burdinazko bolak botako zituen.

Hirugarren eta azken pieza kanoi erdi bat da; tipologia hori XVI. mendearen lehen laurdenean agertu zen. Kalibre handiagokoa eta neurri txikiagokoa izanik, egokiagoa zen gotorlekuei eraso egiteko, irismen laburragoa bazuen ere. Pieza horrek 310 cm ditu guztira luze, eta 11,5 cm-ko su-ahoa; jaurtigaia, berriz, 10na librako burdinazko bolak izango ziren. Xehetasunen berri ez badugu ere, jakin badakigu 1968an atera zutela Igeldoko Agiti kalan.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: