NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Irozoriak

  • Irozoriak
  • Irozoria
  • Gribeauval irozoria
  • Saint Chaumond

Suzko armak euskarri baten gainean jartzen dira. Elementu hori, irozori edo kanoi-etxe deitua, funtsezkoa da tiro egin, inpaktuaren efektua arindu eta punteria errazago egin ahal izateko. Kanoiek bezala, irozoriek eboluzioa izan dute, eta diseinua hobetzen joan dira denboran zehar. Museoko bildumako irozori guztiak XX. mendeko kopiak dira, fideltasun handiagoz edo txikiagoz modelo historikoetan oinarrituak.

Rosita bonbardaren irozoriak oso eskema primario bati segitzen dio: zurezko oinarri bat, kaxa bat eta trabes bati eusten dioten bi bastidore; trabes hori altuera desberdinetan jar zitekeen, tiroa doitzeko.

Itsasontzietako zenbait irozori mota aurkitu ahal izango ditugu, bai plataforman bai Historiaren Etxearen barruan. XVII. mendetik aurrera lau gurpileko irozoria erabiltzen hasi ziren Espainian, ordurako ingelesek jada erabiltzen zutena bera; ordu arte, irozoriak bi gurpilekoak ziren.

Azpimarratzekoa, halaber, Gribeauval irozoria, gudu zelaian erabiltzen zen tipologiakoa baita. XVIII. mendean artilleria irauli zuen militar frantses harengandik hartu zuen izena. Kanpainako irozori guztiek bezala bi gurpil handi zeuzkan, eta hirugarren euste puntua behar zuen, hori aldatuz tiroa erregula baitzezaketen.

Ia-ia bi mende geroago, Damen bateriako artilleriako piezetako burdinazko irozoriek hiru euste puntuko eskema hori errepikatzen dute, logikoa denez mugitze sistema aurreratuago batez. 2013an museoak jatorrizko zurezko gurpilen erreplikak egin zituen, St. Chaumond fabrika frantsesaren lizentzia zeukan Trubiako fabrikako jatorrizko planoetatik kopiatuta.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: