Gauza jakina da Urgull mendiko instalazio militarrek garrantzi handia izan dutela Donostiaren bilakaera historikoan. Donostia, izan ere, hiri harresitua eta gotorlekua izan da, Aro Modernoa baino lehenagotik ere. Harresiek eta gotorlekuek eboluzioa izan dute, armetan eta estrategietan sortzen ziren aldaketei egokitzearren.
1917an artilleria kendu zuten instalazio multzo horretatik, eta 1921ean Donostiako Udalak mendia erosi zion gerra atalari, herriak erabili eta disfrutatzeko. 1963 arte ez zen hasi mendia, historiaren lekuko gisa, berreskuratzeko plana. Horrek jasotzen zuen proiektuaren arabera, historia militarreko museo bat egin, zenbait eraikin birgaitu eta artilleriako dotazioa jarri behar zuten.
Juan Antonio Saez Garcia historialariak aztertu eta berreraiki egin ditu oraindik ere tokian bertan diren aztarnak; hiru adibide nabarmenduko ditugu:
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: