AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Oinarriak

  • Oinarriak
  • Oinarriak
  • Oinarriak
  • Oinarriak

Gauza jakina da Urgull mendiko instalazio militarrek garrantzi handia izan dutela Donostiaren bilakaera historikoan. Donostia, izan ere, hiri harresitua eta gotorlekua izan da, Aro Modernoa baino lehenagotik ere. Harresiek eta gotorlekuek eboluzioa izan dute, armetan eta estrategietan sortzen ziren aldaketei egokitzearren.

1917an artilleria kendu zuten instalazio multzo horretatik, eta 1921ean Donostiako Udalak mendia erosi zion gerra atalari, herriak erabili eta disfrutatzeko. 1963 arte ez zen hasi mendia, historiaren lekuko gisa, berreskuratzeko plana. Horrek jasotzen zuen proiektuaren arabera, historia militarreko museo bat egin, zenbait eraikin birgaitu eta artilleriako dotazioa jarri behar zuten.

Juan Antonio Saez Garcia historialariak aztertu eta berreraiki egin ditu oraindik ere tokian bertan diren aztarnak; hiru adibide nabarmenduko ditugu:

  1. Bardokaseko baterian oraindik badira metalezko oinarriak, metro eta erdiko diametrokoak; horietan sartzen zen 1898ko Burdina Uztaidunezko Kanoiek bira egin ahal izateko bernoa, 1917an artilleria kendu zuten arte.
  2. Santiagoren bateriaren ipar-mendebaldeko aldean bada oinarri sinpleagoa eta biraketa mekanismo desberdina duen bat. Daukan idazkunak, Trubia 1884 baitio, armadarentzat produzitzen zuen Asturiasko arma fabrika dakarkigu gogora.
  3. Gobernadorearen goi bateriako multzoan oraindik ere mantentzen dira brontze konprimatuzko 21 cm-ko eta “Lerdo-Milan” gurpiletan muntatutako obus baten zabaldegia eta frenoaren krokadura.

 


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: