Zeinu dezifraezin bat gara. (…)
Lur arrotzean,
mintzamena galdu genuen ia. Friedrich Hölderlin
Magia, materia eta beharra lan bideografikoa da Jose Mari Zabalaren proiektua Museo Bikoitzarako. Erakusketa iraunkorrean proiektatuko da, Industria, aldaketaren eragile atalean uztailaren 1etik.
"Magia eta artea, bata zein bestea, onura bat lortzeko helburuarekin jarduteko gaitasun espezifikoarekin daude lotuta, kausaren eta ondorioaren nahitaezko kateamendu batean. Horixe da terminoen jatorrizko esanahia –hemen interesatzen zaigun gauza bakarra, hain zuzen ere–, eta balioan jartzen du materia premiaren arabera eraldatzeko miraria dela proiektu honen helburua nagusia.
Azaleko begirada batetik kontrakoa eman badezake ere, lehenik eta behin komeni da argitzea ordena materiala eta espirituala ez direla batak bestea baztertzen duen dikotomia bat, baizik eta guztiz kontrakoa, milaka urtetan gizakiak imajinatu eta produzitu duen guztia –eta bere existentzia osoan hari heldu behar diona– baita bere espirituaren produkturik aipagarriena, hain zuzen ere, eta horixe da, mintzamenarekin batera, gainerako izaki bizidunekiko duen bereizgarri nagusia.
Milaka urtetan gizakiak imajinatu eta produzitu duen guztia da bere espirituaren produkturik aipagarriena, hain zuzen ere, eta horixe da, mintzamenarekin batera, gainerako izaki bizidunekiko duen bereizgarri nagusia.
Hiru milioi urte ditu orain arte aurkitutako hominidoek egindako lanabes zaharrenak. Oinarrizko harrizko aizkora bati beste lanabes batzuk –karrakailuak, lantza-puntak eta gezi-puntak, amuak eta harpoiak— gehitu zitzaizkion, lehenik harrizkoak, eta ondoren animalien adar eta hezurrezkoak; berrikuntza horiek ez ziren erraz eta berez lortu, eta, aitzitik, milaka urtetako metatutako jardueran zehar gaineratzen joan ziren.
Bere janaria lortzeko eta jantziak egiteko zitzaizkion baliagarriak gizakiari lanabes horiek, eta erabilerarekin soilik lotutako erremintak izan ziren hasieran. Haatik, une jakin batetik aurrera ornamentaziokotzat soilik kalifikatu ahalko genituzkeen detaile osagarriak hasten dira agertzen, eta halaxe kalifikatuko genituzke objektu horiek egiteko zailtasunagatik ez balitz, garatutako behaketa-dohainak eskatzeaz gain, dedikazio arduratsuko denbora asko eskatzen baitute, eta baldintza horiek iradokitzen digute orduan ez zirela bigarren mailako gai bat.
Ildo horretan urrunago joanez, erabilgarritasunarekin lotu ezin diren objektu batzuk agertzen hasten dira, balio soil-soilik estetikoa izango luketenak, ezagunak zaizkigun kategorietatik definitu beharko bagenitu. Dekorazio-elementu gisa erabilitakoak izan daitezke gaur egun giza taldeak kontsumitutako itsas espezie baten maskorra edo oskola, baina enigma handitu egiten da espezie hori jangarria ez bada edo hurren-hurreneko ingurunekoa ez bada, baizik eta antzina-antzinako garai horietako distantziak kontuan izanda oso urrutiko itsaso batetik ekarri badute, objektuaren itxurazko balio bakarrak haren forma eta kolorea izanik, haren trinkotasun material bereziarekin batera.
Bere burua sortu izana da gizakiaren lorpenik handiena.
Ezinezkoa da gaur egungo gizakiak soil-soilik erabilgarritasunarekin lotutakoa –bizirauteko ezinbestekoa dena– huts-hutsik ornamentaziozkoa denarekin parekatzeko premia mota berezi hori sentitzea. Ez da azalpen nahikoa hasierako objektu horiek –gorputz-apaingarriekin, kantuarekin eta dantzarekin batera– uneko kapritxo sinpleak izatea, noizbehinkako dibertimendu eta burutazioen ondorio izatea, hasierako garai haietan edozein arlotako mugarri bakoitzak milaka urtetako etenik gabeko esfortzua eskatu baitzuen.
Koadroa osatzeko, kasu honetan ere aplikagarria izango da bidaiaren alderdi garrantzitsuena helmuga baino ibilbidea bera dela jasotzen duen nozioa, ezen jatorri iluneko gizaki hori suharriekin saiatzen den bitartean, bere lorpen garrantzitsuena susmatu ere egiten ez duen zerbait baita: goragoko ordenako izaki bihurtzeko bere eraldaketa propioa.
Bere burua sortu izana da gizakiaren lorpenik handiena.
STMren bildumaren funts-proposamena oinarritzeko Museo Bikoitza proiektuaren premisaren arabera, eta artearen kontzeptuaren zentzu propiora atxikita, Magia, materia eta beharra aukera bat da Gipuzkoako hurren-hurreneko lurralde- eta denbora-esparruetan produkzio materialaren munduari begirada bat emateko, produkzio hori agertu eta garatu izana mugatu duten bere ekimen ekintzailearen ezaugarri jakin batzuk bereziki azpimarratuta.
"Magia, materia eta beharra" aukera bat da Gipuzkoako hurren-hurreneko lurralde- eta denbora-esparruetan produkzio materialaren munduari begirada bat emateko.
Zerk eragiten duen ideia haztea eta gorpuztea, eta zer arrazoiri erantzuten dion familia-komunitatea bera sakon inplikatzea, enpresa bati belaunaldien arteko jarraitutasuna emanez, sarritan mozkinak berrinbertituz –eta horrek lehenik lan eta ardura gehiago esan nahi ditu– Pepe Mugicak esango lukeen bezala, dirutza pilatzearen aukera sinplearen alde egin beharrean, diru-jana eginda, gai zukutsuak dira gaizki ordaindutako eta zerbitzuen sektorean etorkizun eskasa duten lanpostuen turistifikatzearekin lotutako garaietan planteatzeko.
Ez al dago Osaba Gilitorena eta Mafaldako Manolitorena ez den beste onura-aukerarik?, horren arranditsuki goretsitako patologia diruzale horren adierazgarrik alaienak aipatzeagatik...
Burdindegi bat jostailu-denda oso handi bat dela jasotzen duen nozioarekin hazi den norbaitentzat, Patricio Echeverriak, David Olañetak, Calparsoro eta Amunarriztarrek edo Jose Ignacio Lopez de Arriortuak aurreratzaile berezi horrek lagin labur gisa irudikatzen dute gaur egun garena egiten joan den mirariaren motorra (eta horri gehitu behar zaio, zorionez eta bete-betean elementuen aurka arituz, sagak baduela jarraipenik)."
50 urtetik gorako jardueraren emaitza izanik, Euskal Herriko eguneroko berehalakoaren interpelazio kritikoa du ardatz Jose Mari Zabalaren (1949) lanak, kontsumoko eta zabalkunde masiboko teknologiaren bitarteko arruntak —bideoa, soinua, argazkia, zinema, marrazkia, grafismoa— baliatuta, prestigiorik gabeko euskarrietako herri-generikoaren aldeko lehentasunekin. Alderdi gizatiar funtsezkoaren inguruan dago bere interesa, egunerokotzat, arruntzat, garrantzirik gabekotzat, hutsaltzat jotzen denari arreta emanez, marjinaltasunaren mugetatik begiratuta sarritan, alderdi paradoxiko-disruptorearekin estu lotutako praxi operazionalak garatuz.
Bere lanak dibertsitate tematiko eta kontestual handikoak dira, eta sarritan kontraesan handia gertatzen da, jendeak ez baitaki artelan zabalduenen egilea bera denik. Une historiko konkretu batekin lotuta pentsatutako obra dugu, kontrapuntu gisa, eta eredu alternatibo oso askotarikoak proposatzea du helburutzat, hurbilketa tematiko, metodologiko eta operatiboko ereduak, neurrira egindakoak.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: