NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Ingurumena

Ingurumen politika

Museoaren ingurumen politika Ekoscan ziurtagiria lortzerako garaian sinatu zenetik abiatuta EMASen eskakizunak betetzeko egokitu da.

San Telmo Museoaren helburu nagusia gizartearen iragan kultural eta historia ezagutzera ematea da Museoaren funts gehienak euskal gizartearekin lotutakoak direlarik. Horrez gain, jakintza zabaltzeko eta pentsamendua sortzeko espazioa da.

Gizartearen eraldaketan Museoak rol aktiboa jokatzen duela eta ingurumenarekiko jokaera eta errespetuzko jardunbide eredugarriak geureganatu behar ditugula uste dugu.

Horregatik, San Telmo Museoan ingurumena babesteko, poluzioa saihesteko eta erakundearen eguneroko kudeaketan ingurumena txertatzeko konpromisoa hartu dugu; hortaz, ingurumenarekiko jokaera hobetuko dugu egunez egun.

Gure ingurumen-alderdi nagusiak eta hauekin lotutako Garapen Jasangarrirako Helburuak identifikatu eta ebaluatzeko konpromisoa hartu dugu, baita gure jardunarekin eta funtzioekin lotutako alderdietan langileak trebatzekoa eta sentsibilizatzekoa ere. Hartara, lanpostuetako jokabideak gure konpromisoa islatu dezan.

Ingurumena etengabe hobetzea da, ingurumen-legeria eta bestelako betekizunak betetzeaz gain, gure erronketako bat, eta, horretarako, urtero alderdi nagusiak murrizteko ingurumen-helburuak,-xedeak eta –programak zehaztu eta berrikusiko ditugu.

Jaime Otamendi, Donostia Kulturako zuzendaria


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: