NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean

  • 2012ko azaroaren 16tik 2013ko otsailaren 17ra
  • Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara
  • Sarrera 3 euro
  • Astearteetan sarrera doakoa da
logo badu-bada

"Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria"
Koldo Mitxelena.

Misterio hori da Badu Badaren ardatza: euskararen iraupena. Hori abiapuntu hartuta, mundu eleanitzaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaidatzeko gunea da erakusketa.

Hizkuntza bizirik da hiztunik badu, ikasia bada, maitalerik badu, irakatsia bada, erakarmenik badu, bizia bada… Euskarak baldintza horiek guztiak bete dituelako iraun du, baina zein da bere etorkizuna egungo mundu eleanitzean?

Erakusketa irekia

Euskararen errealitateak abiapuntu hartuta, hizkuntzaren (edo hizkuntzen) inguruko interesa pizteko plaza gisa planteatzen da Badu Bada; hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, eta kultura eta hizkuntza aldetik anitzagoa eta aberatsagoa den mundua sustatzeko.

Badu Bada espazio aldakorra izango da eta edonork hizkuntzen iraupenaren eta bizikidetzaren inguruan esateko duena adierazi ahal izango du erakusketa fisikoan eta birtualean; webgunean, alegia. Hala, bisitarien ekarpenak erakusketak (fisikoa eta birtuala) aberastuko ditu.

Badu Bada, erakusketa izateaz gain, espazio egokia eta iradokitzailea izango da hizkuntza gutxituen ezagutza, onarpena eta promozioa ahalbidetuko duten ekintzak burutzeko. Hala, erakusketaren helburua lortzera bideratutako jarduerak antolatu dira: badubadatzen.

Erakusketa 10 gunetan dago banatua:

  1. (A)hotsak
  2. Kodeak
  3. Hizkuntza bizia
  4. Euskara mundu eleanitzean
  5. Euskararen iraupena
  6. Euskararen herria
  7. Erabili, maitatu, ikasi, irakatsi
  8. Gozatu, jolastu
  9. Hizkuntzen elkarbizitza
  10. Agurra(k)

Antolatzaileak

San Telmo Museoa, Donostia Kultura, Donostiako Udala, Etxepare Institutua

Museoaren erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia

Partaideak

EITB, Kutxa Gizarte Ekintza, Region Aquitaine

Laguntzaileak

Diario Vasco, Altuna y Uria, Iberdrola, Berria, Cadena Ser

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: