AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Ibon Aranberri, 2018/19

Itzal marra

Lehen edizio honetarako, Ibon Aranberrik instalazio bikoitz bat sortu du, museoko funts lekualdatuetatik sortutako material eta estratuez osatua. Itzal marra izenburupean, batetik, biltegiratze-sistema gisa eskuz egindako egitura bat berreraikitzen du, eta, bestetik, aurkitutako gainazaletako idazkunen gainean sortutako kalkoen bilduma oso bat aurkezten du.

Ibon-Aranberri04-tx
Ibon-Aranberri05-tx
Ibon-Aranberri03-tx

Honela azaltzen du Aranberrik bere obra

"Museo bilakatu zenean, zerbitzu publikora egokitutako azpiegitura funtzional bihurtu zen komentu zaharra. Industrializaziotik sortutako proiektua denez, aldaketa-prozesuan dauden bizimoduen materialak eta aztarnak gordetzeko zereginari ekin zion, gizarte modernoaren premiei erantzungo zien kultura-kontakizun bat antolatzeko eginkizunarekin.

Denborak aurrera, zenbait berrikuspen izan ditu bildumak, inbentario kontsultagarri eta didaktiko baten kondizioa bere egin duen arte. Horrela, desmaterializaziorako joera izan du museoak, eta, horrenbestez, identifikazioa ez dago jada nahitaez lotuta erregistro fisikoa ukitzearekin, baizik eta erregistroaren arrastoan sartzearekin. Desplazamendu horrek barruko arkitektura hustea ahalbidetu du, erabilera berrien arabera egokituta.

Egitura berreskuratu eta handitu egin da, desmuntatzearen markak atxikita inoiz ere gertatu ez zen etorkizuneko berreraikitze baterako jarraibide gisa.

Horrekin batera, biltegiratzeko ohiko guneak deslokalizatu egin dira. Museoaren beraren kanpoaldea osatzen dute gaur egun gordailu horiek. Bertan metatutako materialen zati handi bat aurreko erabilera eta egoeretatik dator. Departamentu bera partekatzen dutenez, kategoria klasikoen arteko muga diferentzialak –hala nola ondarea, bilduma eta kultura materiala– lausotu egiten dira azkenean.

Erreformek ondare-soberakin propioa sortu zuten, zegokion esparrua berritzean edo aldatzean. Azaleratu ziren objektuetako batzuk eraikinaren beraren osagaietatik datoz. Lurpean urgentziaz egindako indusketek pieza gehiago ekarri zituzten. Aztarna horiek metatu egin ziren, antzeko beste aztarna batzuk erakarri arte. Azken metaketak museoaren fase historikoak zeharkatzen ditu eta museoaren beraren nortasun-ezaugarrietako bat da.

Hilobi-hilarriak ugariak dira materialen artean, eta biltegien zati handi bat jaten dute. Museoaren beraren iraganetik eta eliza mugakideetako lurperatzeetatik datoz gehienbat. Higatutako harearrizko lauzen gainean errepikatzen dira aurreko mendeetako merkatarien familia-abizenak, hiriaren legatuen gordetegi gisa museora ekarritakoak, lurperatzeko moduek izan zuten bilakaeraren ondorioz.

Beren orientazio horizontala atxiki zuten hasiera batean erakutsitako hilarriek, lurzorutik zerbait bereizita, beren jatorrizko posizioa adieraziz. Museo-politika erkideen ondorioz, politika horiek zirkulazioaren aurretik behaketa lehenesten dutela eta pertzepzio bisuala bultzatzen dutela kontuan izanda, goratu egin dituzte hilarri horiek posizio bertikalera iristeraino, espazioa liberatuz eta aurretiko hurbilketa bat proposatuz. Hiru dimentsioko jatorrizko gorputza azalera lauan murrizten da azkenean.

Paperak estalitako azalerak biltzen dituzten inskripzioak markatzen eta agerian uzten dituzte kalkoek, irudia lausotzearekin batera.

Metalezko egoera modular bat, iraganean neurrira prestatutako hilarrien meta-leku gisa. Sistema zentralizatu baten eredua, biltegia museoaren beste ingurune batzuekin batera uztartzen zen garaikoa, zerbitzuak esternalizatu aurrekoa. Egitura berreskuratu eta handitu egin da, desmuntatzearen markak atxikita inoiz ere gertatu ez zen etorkizuneko berreraikitze baterako jarraibide gisa. Salbuetsitako foma gisa aurkezten da orain, erakusketagunera eramandakoa.

Bestalde, museoaren biltegi bisitagarri berrian jarritako hilarriei zenbait kalkatze-teknika aplikatu zaizkie, askotariko irudiak sortuz, eta dagokien irudikapenaren pean ezkutatuta geratzen direlarik. Paperak estalitako azalerak biltzen dituzten inskripzioak markatzen eta agerian uzten dituzte kalkoek, irudia lausotzearekin batera. Atlas-ariketa osoa gauzatzeko, biltegi osagarrietan bereizita dauden unitate eta zatikien kalkoak gehitu dira. Hilarrien gaineko kalkoak ere egin dira, zeinak, beren jatorria museoaren zorupean izanik, beste organo eskudun batzuek zaindu baitzituzten, arkeologia gisa sailkatu zirenez.”

Ibon-Aranberri01-tx
Ibon-Aranberri02-tx
Ibon-Aranberri06-tx

Ibon Aranberri

Diseinua eta eskultura ikasi zituen EHUn (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Milanoko eskola politeknikoan. Ondoren ikerketa eta praktika New York eta Japoniako leku ezberdinetan garatu zituen. Harrezkero proiektu ugari ondu ditu munduan zehar. Tarteka irakasle lanetan aritzen da hainbat eskolatan eta zenbait hedabiderekin kolaboratu izan du idazkeraren bitartez.

Urteotan egindako erakusketen artean, honakoak sailkatu ditzakegu:

  • 2017 Common Practices, Isabella Bortolozzi Galerie, Berlin, Alemania
  • 2016 Suzhou Documents: Histories of a Global Hub, Suzhou Art Museum, China
  • 2014 Finite Location, Secession, Viena, Austria
  • 2012 Garden of Learning, Busan Biennale, Busan, Hego Korea
  • 2011 Organigrama, Fundació Antoni Tapies, Bartzelona,
  • 2010 Gramática de meseta, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (MNCARS), Madrid.
  • 2008 Revolutions – Forms that Turn, 16a Bienal de Sydney, Australia
  • 2007 Integration, Kunsthalle Basel, Basilea, Suiza
  • 2007 Documenta 12, Kassel, Alemania
  • 2002 Manifesta IV, Frankfurt

Gotheborgeko Bienalean parte hartuko du 2019ko irailean

Hurrengo ediziorako hautatutako artista: Erlea Maneros Zabala

Museo Bikoitzaren metodologiari jarraituz, Aranberrik hurrengo edizioan parte hartuko duen artista aukeratu du: Erlea Maneros Zabala.

Beste arrazoien artean hautatu du bere ibilbidean zehar egin dituen ikerketak eta erabilitako teknikak ongi egokitzen direlako museoaren konplexutasunera, artxibo eta hari ezberdinak harremanetan jarriz irudikari berriak sortzeko erakutsi duen gaitasunarengatik, eta museotik urrun bizitzeak emaitza aberastu dezakeelako.

Explora el arte con zoom


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: