
Bazterrekoen irudiak. Ikuspegi erlijiosotik begira erakusketak Valladolideko Museo Nacional de Escultura-tik datozen deboziozko 34 pieza biltzen ditu, guztiak denbora eta gegografia esparru zehatz batekoak: Aro Modernoko Espainiakoak, hau da, XVI. mende hasieratik XVIII. mende erdira bitartekoak. Hobeto ulertzeko, lanak lau ataletan banatu dira -Moldakaitzak munduarentzat, Kainen arrastoa, Fuga Mundi eta Emakumeen bizitzak-, bisitariari baztertzeari buruzko ikuspegi orokorra emango diotenak, historiarik gabekoen historiari buruzkoa.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: