NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Birgaitzea

Birgaitzea

Eraikin historikoan, hainbat jardun burutu dira: 1932ko erreforman gehitutako zenbait bolumen eraistea; harrizko eta zurezko jatorrizko eraikuntza-elementuak saneatu, garbitu, finkatu eta zaharberritzea; eta instalazioak egokitzea, besteak beste. Ezusteko gehien eragin dituen zatia izan da hau; izan ere, aurkikuntza arkeologiko interesgarriak egin dira eta elizan pintura zaharren arrastoak ere agertu dira.

Esku-hartzerik garrantzitsuenak honako eremu hauetan izan dira:

Kapitulu Gela

Kaperak

Garai batean Aranzadi pabilioia esaten zitzaion eta hortxe ezabatu dira XIX. mendean erantsitako bolumen gehienak, mendialdean dagoen eremuan elizaren kanpoko hormak eta kaperak agerian utzita. Horretaz gain, puntu horretan aztarna arkeologikoak ere aurkitu dira; hain justu, hainbat hilobi Kapitulu Gelan, klaustrotik gertuen dagoen tokian.

Eliza

Eliza

Elizan ere aurkikuntza garrantzitsuak egin dira berritze-lanetan. Alde batetik, antzinako kripten arrastoak agertu dira; kontserbazio-egoera zela-eta, bat bakarra berreskuratu ahal izan da eta museoaren barruan dago ikusgai (hala ere, ezin izan da jendearentzat irisgarri egin). Gainera, gangetan XVI. mendeko horma-pintura agertu da, eta berritu eta ikertu egin da.

Klaustroa

Klaustroa eta Dorrea

Dorrea oso egoera txarrean zegoen eta esfortzu itzela egin behar izan da berreskuratzeko. Hala ere, eskailera-atal berri bat eraiki da bigarren solairura igotzeko. Klaustroan hiru bao edo hutsarte egin dira barne-zirkulazioa errazteko, eta klaustroaren eta kapitulu-gelaren ondoko eskailera kiribila museografikoki berreskuratu da, begiratokiaren sarbide posible moduan (kasu honetan ere, ezaugarriak ezaugarri, irisgarritasuna lortzea ezinezkoa izan da), betiere ondarea errespetatuko duen konponbiderik aurkituz gero.

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: