Gakoa: iraganaren aberastasunari eutsi eta garai berrietara egokitzea
San Telmo Museoak XXI. mende berri honetako jendearengana iristeko ezinbestekoa den berritzeko eta handitzeko prozesua burutu du. Proiektu honen ardatza Urgull mendian txertatuta dagoen "altxor" arkitektoniko txikia da; Nieto eta Sobejano arkitektoek diseinatu dute eta fatxada oso berezia du, elementu begetal eta guzti.
1932. urteaz geroztik museoaren kokaleku izan den XVI. mendeko komentu domingotarrari eraikin berri hori gehituta, San Telmo Museoa toki oso berezi bihurtu da, Donostiako erdialdean, Alde Zaharrean.
Dena den, gehien ikusten den alderdia bada ere, museoa berritzeko garaian ez dugu soilik arkitektura-metamorfosia egin; kontzeptua bera berrikusi dugu, hau da, museoaren definizioa, helburuak eta funtzionamendua, San Telmo berria Euskal Gizartearen eta Herritarren Museoa baita orain, bildumen interpretazio berria eginez.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: