2025(e)ko Urriak 31 - 2026(e)ko Apirilak 12
"Amazoniak. Antzinako etorkizuna" erakusketak lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian murgiltzen gaitu, planetaren etorkizunerako funtsezkoa den eskualde baten artea, pentsamendua eta eragin ekologiko izugarria ezagutzeko.
Amazoniako kulturari begirada korala eskaintzen dio eta bertako ahotsak aldarrikatzen ditu, artea, pentsamendua, zientzia edo aktibismoa oinarri hartuta, naturarekin bizitzeko, hazteko eta erlazionatzeko beste modu batzuk planteatzen dituztenak.
2026(e)ko Martxoak 10 - 2026(e)ko Irailak 06
La Encartada Fabrika-Museoaren eta Rialiaren erakusketen ondoren, San Telmo Museoak Gerardo D'Abrairak egindako marrazkien sorta bat aurkeztuko du, oraingo honetan Gipuzkoako instalazio industrialetarako marraztu zituen bista panoramikoak ardatz hartuta, Bizkaian eta Errioxan egindako beste marrazki batzuk baztertu gabe.
2026(e)ko Apirilak 24 - 2026(e)ko Ekainak 21
Egungo euskal dantza, bere egoera eta azken 60 urteetan izan duen bilakaera ezin uler litezke Argia gabe. Iraganean museoak eta Argia dantza taldeak espazioa partekatu zuten San Telmo zaharrean. Erakusketa honek bere historia berreskuratzen du argazki, dantza, dokumentu, melodia eta objektuen bidez.
2026(e)ko Maiatzak 22 - 2026(e)ko Irailak 27
Museoaren jabetzakoa den Goyaren "Los desastres de la guerra" 80 grabatuko serie osoa aurkeztuko du erakusketak kaperetan. Gerrari buruzko gogoeta unibertsala osatzen duten irudi horiei egungo sorkuntzak ematen dion begirada garaikidea gehituko zaie.
2026(e)ko Ekainak 26 - 2026(e)ko Irailak 27
MAPFRE Fundazioaren bildumako marrazki sorta bat biltzen du erakusketak. Mariano Fortuny, Joaquín Sorolla, Maruja Mallo edo Pablo Picasso bezalako egileak, nazioarteko esparruan lan egin zutenak eta Edgar Degas, Auguste Rodin edo Egon Schiele bezalako maisuen lanak ezagutu zituztenak. Horiei guztiei San Telmo bildumako lanak gehituko zaizkie: Ignacio Zuloaga, Mari Puri Herrero, Aurelio Arteta, María Paz Jiménez...
2026(e)ko Uztailak 03 - 2026(e)ko Abuztuak 30
Haizearen eta ametsen artean erakusketak argazkilari mexikarraren lana erakusten du. 2025eko Asturiasko Printzesa Arteen Saria jasotako Graciela Iturbidek, sei hamarkada baino gehiago eman ditu bere herrialdeko eta beste kultura batzuetako populazio indigenen ezagutza antropologikoan sakontzen.
Iturbidek laster garatu zuen estilo berezi bat, begirada dokumental bat ikuspegi guztiz pertsonal eta poetikoarekin konbinatzen duena.
2026(e)ko Irailak 11 - 2026(e)ko Azaroak 01
Erakusketa duela gutxi aurkeztu da Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalean, PhotoEspañaren programazioaren barruan, eta Isabel Coixet zinema-zuzendari eta gidoilariak eskuz eta teknika digitalekin egindako berrogeita hamar collage inguru biltzen ditu.
2026(e)ko Azaroak 06 - 2027(e)ko Otsailak 07
Eskua erakusketak etnografia-bildumak berrikustea proposatzen du, XX. mendearen hasieran mekanizazioarekin desagertu ziren keinu eta koreografien artxibo baten bidez. Erakusketak artisau-lanen orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta sortzailea piztea proposatzen du, baita gizarte "aurreratuetako" esku eta gorputz keinuen ingurukoa ere, industria ekoizpenean hainbeste hedatu den robotizazioaren eta adimen artifiziala sartzearen ondorioz.
2026(e)ko Azaroak 07 - 2027(e)ko Otsailak 07
Olioen, arkatzezko marrazkien eta formatu digitaleko erreprodukzio batzuen bidez, Mauricio Antonen ekoizpen ilustratzailea aurkezten da ikerketa paleontologikoko proiektuetan, argitalpenetan eta erakusketetan egindako kolaborazioetan. Erakusketak paleoartista batek nola lan egiten duen aztertzen du eta bere ekoizpenaren hainbat adibide aurkezten ditu, desagertutako animalia eta ekosistemetatik hasi eta giza eboluziorainoko irudien bitartez.
2026(e)ko Azaroak 27 - 2027(e)ko Otsailak 28
Artea abian programaren zazpigarren edizio honetan, artista berri baten lana aurkeztuko da.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2026 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: