NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Aldi baterako erakusketak

ORAINGOAK

Barreiatutako paisaiak. Gerardo D'Abrairaren industria marrazkiak

2026(e)ko Martxoak 10 - 2026(e)ko Irailak 06
La Encartada Fabrika-Museoaren eta Rialiaren erakusketen ondoren, San Telmo Museoak Gerardo D'Abrairak egindako marrazkien sorta bat aurkeztuko du, oraingo honetan Gipuzkoako instalazio industrialetarako marraztu zituen bista panoramikoak ardatz hartuta, Bizkaian eta Errioxan egindako beste marrazki batzuk baztertu gabe.

Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia

2026(e)ko Apirilak 24 - 2026(e)ko Ekainak 21
Argia taldeak, herriz herri egindako landa-lanaren bidez, desagertzear zeuden dantzak, musikak eta jantziak berreskuratu zituen, eta ikerketa lan hori funtsezkoa da egungo euskal dantza ulertzeko. “Argiaren itzala”k bidai horretan murgilduko zaitu eta erakutsiko dizu zein izan zen San Telmo Museoaren papera ibilbide horretan.

Goya beltza, Motherwell beltza erakusketaren irudia

Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamen eta amildegi bat

2026(e)ko Maiatzak 16 - 2026(e)ko Irailak 27
Erakusketa honetan San Telmo Museoak elkarrizketan jarri ditu mende bateko aldea duten bi obra, baina indarkeriari, minari eta oroimen kolektiboari buruzko hausnarketa bera egiten dutenak. Bat "Gerrako hondamenak" da Francisco de Goyaren 80 estanpetako serie ospetsua eta, bestea, Robert Motherwellen "Iberia", 1958an sortutako oihal beltz monumentala.

HURRENGOAK

Modernitatea marraztu (1864-1968). Marrazkiak MAPFRE Fundazioa eta San Telmo Museoa bildumetan

2026(e)ko Ekainak 20 - 2026(e)ko Irailak 27
MAPFRE Fundazioaren bildumako marrazki sorta bat biltzen du erakusketak. Mariano Fortuny, Joaquín Sorolla, Maruja Mallo edo Pablo Picasso bezalako egileak, nazioarteko esparruan lan egin zutenak eta Edgar Degas, Auguste Rodin edo Egon Schiele bezalako maisuen lanak ezagutu zituztenak -hauen lanak ere ikusgai daude-. Horiei guztiei San Telmo bildumako lanak gehituko zaizkie: Ignacio Zuloaga, Mari Puri Herrero, Aurelio Arteta, María Paz Jiménez...

Haizearen eta ametsen artean. Graciela Iturbide

2026(e)ko Uztailak 03 - 2026(e)ko Abuztuak 30
Haizearen eta ametsen artean erakusketak argazkilari mexikarraren lana erakusten du. 2025eko Asturiasko Printzesa Arteen Saria jasotako Graciela Iturbidek, sei hamarkada baino gehiago eman ditu bere herrialdeko eta beste kultura batzuetako populazio indigenen ezagutza antropologikoan sakontzen.
Iturbidek laster garatu zuen estilo berezi bat, begirada dokumental bat ikuspegi guztiz pertsonal eta poetikoarekin konbinatzen duena.

Desobedientzia ikasten. Isabel Coixeten collageak

2026(e)ko Irailak 11 - 2026(e)ko Azaroak 01
Erakusketa duela gutxi aurkeztu da Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalean, PhotoEspañaren programazioaren barruan, eta Isabel Coixet zinema-zuzendari eta gidoilariak eskuz eta teknika digitalekin egindako berrogeita hamar collage inguru biltzen ditu.

Eskua

2026(e)ko Azaroak 06 - 2027(e)ko Otsailak 07
Eskua erakusketak etnografia-bildumak berrikustea proposatzen du, XX. mendearen hasieran mekanizazioarekin desagertu ziren keinu eta koreografien artxibo baten bidez. Erakusketak artisau-lanen orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta sortzailea piztea proposatzen du, baita gizarte "aurreratuetako" esku eta gorputz keinuen ingurukoa ere, industria ekoizpenean hainbeste hedatu den robotizazioaren eta adimen artifiziala sartzearen ondorioz.

Mauricio Antón. Artea eta Paleontologia

2026(e)ko Azaroak 07 - 2027(e)ko Otsailak 07
Olioen, arkatzezko marrazkien eta formatu digitaleko erreprodukzio batzuen bidez, Mauricio Antonen ekoizpen ilustratzailea aurkezten da ikerketa paleontologikoko proiektuetan, argitalpenetan eta erakusketetan egindako kolaborazioetan. Erakusketak paleoartista batek nola lan egiten duen aztertzen du eta bere ekoizpenaren hainbat adibide aurkezten ditu, desagertutako animalia eta ekosistemetatik hasi eta giza eboluziorainoko irudien bitartez.

Artea abian

2026(e)ko Azaroak 27 - 2027(e)ko Otsailak 28
Artea abian programaren zazpigarren edizio honetan, artista berri baten lana aurkeztuko da.

AURREKOAK


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: