2019an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela, eta 2022ra arte (mundu-bira amaitu zueneko mendeurrena) ekimen ugari antolatuko dira.
San Telmo Museoak ziklo bat jarri du martxan du horren harira, helburu bikoitzarekin: batetik, ikerketa historikoek orain arte agerian utzi dutena ezagutzera ematea, (Elkanoren, mundu-biraren eta horrek gizartearen eraldaketan izan zuen eraginaren inguruan), eta, bestetik, euskaldunek bidaia horretan eta beste batzuetan egindako ekarpenak aitortzea.
Hilero museoa gai honen inguruan interesa dutenen, ikerlarien eta historialarien topaleku izango da.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2025 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: