AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

  • Inicio
  • Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak

Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak

Erakusketa honek mitologia klasikoaren eta horrek artearen historian izan dituen irudikapenen inguruko begirada zabala eskaintzen du, k.a. I. mendetik k.o. XVIII. mendera arteko pinturen, eskulturen eta objektuen bidez. Besteak beste, Zurbarán, Ribera, Rubens, Houasse, Albani, Giaquinto eta Leoni-ren lanak egongo dira. Museo Nacional del Pradok eta “la Caixa” Gizarte Ekintzak antolatua.

  • 2018ko uztailaren 7tik urriaren 28ra.
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
  • Komisarioa: Fernando Pérez Suescun
Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak
Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak
Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak

Jainko eta erdijainkoen istorioak eta gizakiekin duten harremana biltzen dituzten kontakizunak dira mitoak. Horregatik agertzen dira antzinako kultura eta gizarte guztietan. Ez zuten jatorri argirik kasu gehienetan, tradizionalki ahoz transmititzen ziren, eta apurka-apurka aldatzen ziren eduki berriekin eta bertsio desberdinekin. Olinpoko jainkoak ziren batez ere mito horien protagonistak, eta gizakien patua zuzentzeaz gain, Lurrera jaitsi eta gizakiekin elkarreragiten zuten, zenbaitetan gizakien itxura hartuta, hurbilagoko eginez. Naturako edo beren inguruko unibertsoko mota guztietako fenomenoak azaltzeko ere baliagarriak ziren jainko horien istorioak.

Historian zehar, etengabeko inspirazio-iturria izan da mitologia klasikoa artista ugarirentzat, eta kontakizun zoragarri horiek zeramika-piezetan, marmolezko blokeetan, dominetan, tauletan eta mihisetan bilduta geratu ziren, erakusketa honetan ikus daitekeen bezalaxe. Pradoko Museoko obrek —K. a. I. mendearen erdialdetik XVIII. mendearen amaiera- aldera bitartekoak guztiak ere— osatzen dute esklusiboki erakusketa, eta mitologia greko-erromatarrari buruzko eta mitologia hori garrantzi handiko artistek irudikatzeko erabilitako moduari buruzko ikuspegi zabala eskaintzen du, eta hor ditugu Francisco de Zurbarán, José de Ribera, Pedro Pablo Rubens, Michel-Ange Houasse, Francesco Albani, Corrado Giaquinto edo Leone Leoni, besteak beste.

Izaera tematikoa duten zortzi ataletan egituratzen da erakusketa: Kontatu beharreko historia; Olinpoko jainkoak; espiritu libreak; Maitasuna, desira eta pasioa; Hutsegiteak eta zigorrak; Jainkoen eta gizakien itxuraldatzeak; Heroiak; eta Troiako gerra.

Antolatzaileak: Museo Nacional del Prado, "la Caixa" Gizarte Ekintza

Jarduerak

Komisarioaren hitzaldia
Igandea, uztailak 8, 12:00
Fernando Pérez Suescun.

San Telmo Gaua
Larunbata, abuztuak 25, 20:30-24:00

Bisita gidatuak
Asteartetan eta larunbatetan (uztailaren 14tik aurrera), 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.  Abuztuan zehar bisita hauetan erakusketarekin lotutako musika piezak entzun ahal izango dira, Musika Hamabostaldiak hautatuak.
Parte hartzeko ez da izena eman behar, doakoak dira, museorako sarrerarekin.

Zeharkako begiradak
Irailak 12 eta urriak 17, 18:00
María José Noain: Diosas y heroínas: los estereotipos de género en la mitología clásica

Taldeentzako  bisita gidatuak ere hitzartu daitezke: Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla / 943 48 15 61


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: