AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Gipuzkoa argitara

San Telmo Museoak argitara atera ditu Donostia eta Gipuzkoa; argitara, 1855az geroztiko argazkiak; argitara, 1930erainoko paisaia eta erretratuak; argitara, teknikak eta materialak; argitara istorioak eta historia. Gipuzkoa argitara erakusketak museoaren argazki funtseko 100 argazki baino gehiago erakusten ditu. Horietan 1855 eta 1930 arteko Gipuzkoa ikusten da.

  • 2017ko martxoaren 18tik maiatzaren 21era.
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00. Museoaren ordutegia.
  • Sarrera 6 euro.
  • Komisarioak: Elisa Querejeta eta María Millán
  • #STMargitara
1_MINI
2_MINI
3_MINI
4_MINI
5_MINI
6_MINI

Ikusi erakusketaren argazki bilduma museoaren Flickr kontuan.

Gipuzkoa argitara erakusketan San Telmo Museoak bere argazki funtsetako ehundik gora irudi bildu ditu, 1855 eta 1930 urte artekoak.

Argazki horietan hiriaren zabalkundea ikus daiteke, landa eremua nola bilakatu zen hirigune, industriak turismoari nola utzi zion lekua, eta lan eta giza esparruan elkarbiziteko modu berriak. Gizartearen bilakaera horrek argazkigintzaren historiarekin bat egiten du.

 

Katalogoa

Erakusketako irudiak biltzen ditu, eta Elisa Querejeta eta María Millán komisarioen testuez gain, Arantxa Urretabizkaia eta Carlos Cánovasen parte hartzea ere badu.

Erakusketako argazki gehienak originalak dira, eta kuspegi artistikotik eta ondarearenetik aztertu dira. Hala ere, irudien xehetasunak ongi ikusteko batzuk erreproduzitu egin dira tamaina handiagoan eta kalitate oso altuan.

Garaiaren arabera, argazkiak egiteko teknikak ezberdinak dira, horregatik, besteak beste, kristalak, albuminak, aztetatoak eta zianotipiak aurkituko ditu bisitariak. Hala ere, guztiek, bakoitza bere formatu eta estiloan, gur eta gure ingurua iraganean izan zena ikusteko plazera emango dio ikusleari.

Argazkien egoera fisikoak sortu zirenetik gure begien aurrean ikusterainoko ibilbideaz hitz egiten digu. Bakoitzak aztarna ugari du: bere protagonistak betiko bizirik egotea, argazkia egin zuenaren begirada, ikusi zutenen jakinmina, gorde zutenen ardura.

Argazkien antolaketa librea den arren, argazki-dokumentuaren edukiaren garrantzia hauteman daiteke, irudiaren kalitate artistikoa balora daiteke, eta bisitariak bere modura ezar dezake lotura edukiarekin.

Museoaren funtsak 15.000 argazki baino gehiago ditu eta lurraldeko funts garrantzitsuenetako bat da, aberatsa prozesu eta tekniken ugaritasunean zein eduki historikoan.

Erakusketa honetan museoak Kutxaren laguntza berezia izan du. Kutxak babesa ematen dio San Telmori 2011. urtean berriro ireki zenetik, eta laguntza hau bereziki isaltu nahi dugu gure funtsak aurkezten dituen erakusketa honetan.

Bisita gidatuak

Asteartero bisita gidatu programatuak egongo dira, 11:00etan eta 18:00etan. Doakoak izango dira eta ez da beharrezkoa izango aurrez izena emate:

  • Martxoan: 11:00 (euskaraz) + 18:00 (gazteleraz)
  • Apirilan: 11:00 (gazteleraz) + 18:00 (euskaraz)
  • Maiatzan: 11:00 (euskaraz) + 18:00 (gazteleraz)

Talde eta eskolentzako bisiterako erresebak: Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla / 943-481561

Jarduerak

Erakusketaren harira argazkigintzaren eta irudigintzaren inguruko jarduerak antolatu ditu museoak. Bisita gidatu programatuez gain, bisita bereziak eskainiko dituzte María Millán eta Elisa Querejeta komisarioek, Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazleak eta Carlos Cánovas argazkilariak. Bestalde, Ikus-entzunezkoen proiekzioak eta horien inguruko solasaldiak egongo dira. Azkenik haurrentzako eta publiko guztientzako tailerrak egongo dira; horietako batzuk Nagore Legarreta argazkilariak eskainiko ditu.

Ikusi hemen jarduera guztien inguruko xehetasunak.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: