Antonio Ortiz Echagüe pintore kosmopolita zen; hori dela eta, hainbat herrialdetan bizi izan zen eta herrialde haietako tipoak, jantziak eta guztiz bertakoak diren gaiak erreproduzitu zituen. Marrazki aparta eta pintzelkada postinpresionista dira gure pintorearen koadroen oinarria.
Paul Kooikerren argazkiak gaizki fokatuta eta argi gozo pikardatuaz beteta daude; hortaz, pintura inpresionistarekiko erreferentzia garbiak dituzte. Argazki horien gai nagusiak -emakumeak biluzik paisaia batean- artearen historian emakumeen biluziak izan duen garrantzia ekartzen digu gogora: Venus, ninfa nahiz madonnak, eta bainu-hartzaile, odaliska eta emagalduak, besteak beste.
Sedukzioa, lotsa, ezkutatzea eta exhibizionismo solasa, gorputzaren keinuak. biluztasuna erakusteko moduari buruz hitz egingo du Fernando Castrok, gorputzari berari buruz, alegia. Biluztasunak amaigabeko sentimenak sortarazten baititu gizakiarengan, besteak beste, liluragarria bezain izugarria den sentimendua, sakrifizioa, pasioa, sufrimendu eta lizunkeria, intimitate eta publikotasunaren mugan.