Modest Teixidor pintoreak,(Bartzelona 1854-1927), erretratu akadezimista, paisaia eta kostunbrismoa landu zituen gehienbat, bere bizitzan zehar hainbat sari lortu zituela, hauen artean Madrilgo 1887ko Erakusketa Nazionaleko domina.
Beat Streuli argazkilari suitzarrak, 1957an jaioa, bereziki hirietan kokatzen den paisaian jende arruntaren irudiak hartzen ditu, begirada oso berezi batekin.
Marta Gili, Fundació “la Caixa”ko Argazkilaritza Ataleko arduraduna da 1992tik hona. Bi lanen arteko harremanean sakontzeko hitzaldia eskainiko du apirilaren 6an, osteguna, 19,30etan, “Andares de ciudad” tituluarekin.