2006ko urtarrilaren 26tik otsailaren 26ra
RAIMUNDO MADRAZO, “Joven deshojando una margarita”, s. XIX
IRVING PENN, “Woman with roses”, New York, 1950

Raimundo Madrazo, irudi kostunbrista eta paisaien pintorea eta Madrazotarren sendi emankorreko kidea, Europa eta Amerikan erretratugile preziatua izan zen ere bai. Parisko korronte modernoek eragina izan zuten bere lanean, eragin hau batik bat jantzietako eta fondoetako pintzelkada solteetan nabari zela.
                     
Irving Penn iparamerikar argazkilariak, batez ere modaren munduan egindako lanengatik ezaguna, garrantzia berezia ematen zion modeloaren izaerari eta, askotan, bere irudiak erretratuarengadik oso gertu daude.

Javier González de Durana, egun ARTIUM Arabako Museo-Arte Garaikideko Zentro Fundazioko zuzendariak, hitzaldia eskainiko du otsailaren 2an, 19,30etan, San Telmo Museoan. Hitzaldiak “Voces alrededor de dos mujeres” titulua izango du eta elkarrizketan jartzen diren bi lanek beraiekin harremanetan jartzen direnengan sortarazten dituzten pentsamendua eta iritziak ezagutaraziko dizkigu, hala nola ikustea eta ikusia izateari buruzko edota interpretazio artistikoei buruzko hausnarketak, besteak beste.

Itzuli


Donostia, kulturaren hiria

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • RSS
  • Donostia 2016
  • Donostiako Udala
  • Donostiako Udala
  • Donostia 2016
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia