JUSTO DE GANDARIAS PLAZON: “Un niño y un pato”
CANDIDA HÖFER: Tiroler landesmuseum Ferminandeum Innsbruck I. 2004
Hitzaldia:  Abenduak 12 19.30
Juan Manuel Bonet
ABENDUAREN 2TIK 25ERA

Juan Manuel Bonet arte historialgile entzutetsuak hautaturiko obrei buruzko hausnartuketa egingo du emango duen “Memoriaren labirintoak” hitzaldian, bakotzaren berezitasunak eta elkarren arteko lotura sakontzearren.

Bere hitzetan, “ Candida Höfer erromantiko hotzak egin ditu azken urteotan ikusi ahal izan ditugun irudi gogoangarrienetako eta ongien eraikitako batzuk, eta bere eskuari helduta, museoen eta liburutegien Europan barrena ibilaldia egingo dugu, nostalgiaz beterik eta etorkizunerako ikasbideak bilatuz.
Candida Höferren argazkietan elkarrizketarako proposamena topatuko dugu, eta Justo de Gandariasen eskulturarekin batera, tradizioaren eta modernotasunaren arteko trantsizio-urteetara atzera-bidaia egingo dugu, bi-mendeen-arteko estatuagintza publiko espainolera, baita mundu berrira ere; Guatemalara, hain zuzen ere, han ibilia baitugu artista.”

Beraz, hiru mailatako irakurketa ahalbidetzen da bakoitza bere denbora eta toki testuinguruan, alegia, eskultura bere zerean, museoan dagoen eskulturaren argazkia eta bisitariak, egoera berri batean,  lanekiko sortzen duen harremana.

Itzuli


Donostia, kulturaren hiria

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • RSS
  • Donostia 2016
  • Donostiako Udala
  • Donostiako Udala
  • Donostia 2016
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia