San Telmo Museoko fondoetan mota askotariko bildumak gordetzen dira, hauetako batzuk hainbat emaileren eskuzabaltasunari esker jasotakoak. Azpimarratu daitezkeen emaileetako bat da Rogelio Gordon, bildumazale eklektikoa eta fina, eta berak museoari emandako piezen artean bitxiteria herrikoiari zor zaizkion pieza estimagarriak daude.
Naia del Castillo artista bizkaitarrak argazkia, eskultura eta jantziak uztartzen ditu bere lanetan. Emakumeak izaten dira bere argazkien protagonista, eta lana estudioan egiten du bilatzen duen giroa lortzeko helburuarekin. “El árbol del joyero” lana 2005ean egindako serie batekoa da.
Pablo Llorca Artearen Historian lizentziatua da, arte kritikaria eta erakusketa paratzailea, besteak beste, zine eta bideo garaikideko hainbat erakusketa Reina Sofía Zentroan.