Argizaiola hildakoen omenez pizten zen ezko edo argizariz kiribilduriko zurezko ohola (argizaia – ola) da. Etxe bakoitzari elizan zegokion otoitz eta ehorzketa lekuan piztuta sukaldeko suaren adierazlea zen.
Andrés Serrano argazkilaria New Yorken jaio zen 1950ean. Argazkiak bai edertasuna eta bai lazgarrikeria dituen mundu bat azaltzeko erabiltzen ditu. Bere lan batzuk eztabaida latzak sortu dituzte. San Telmon orain ikus daitekeen lana 1992an egindako “The Morgue” seriekoa da, irudi ederren bitartez heriotzean barneratzen den seriea.
Gloria Picazok ikusgai dauden piezen arteko harremanean sakontzeko hitzaldia emango du, hilaren 9an, osteguna, 19:30etan, “Hallar la vida en la muerte” tituluarekin.
Gloria Picazo Artearen Historian lizentziatua da, egun Lleidako Centre d’Art la Panerako zuzendaria eta hamaika erakusketaren paratzailea.