Zementuzko idulki gaineko obra, elkarri loturik erakusten dituena masoneriaren funtsezko sinboloetako batzuk, hala nola konpasa eta G letra. Amaitu gabeko hiruki ekilatero bat, Askatasuna, Berdintasuna eta Senidetasuna ordezkatzen dituzten hiru forma sendotan oinarrituta. Plaka bat du, eta inskripzio hau bertan idatzita: "En memoria de todos los masones represaliados durante la dictadura franquista, y especialmente de los miembros de la Respetable Logia Altuna nº 15 (Donostia-San Sebastián 1932-1936)