Brontzezko mapa, altuera desberdinetan jarritako xaflen bitartez modu grafikoan erakusten dituena Europan hitz egiten diren hizkuntzak. Alboan jarritako mapa txikiago baten bitartez hizkuntza bakoitza identifika dezakegu. Pieza berean, maparen hondo gisa, Europako zortzi hizkuntza minoritarioetan grabatuta ikusten dugu honako testu hau: "hizkuntza txikiek mundua handitzen dute".
Europar Hizkuntzen Mapa Donostia 2016ren Euskarriak proiektuan egon zen, eta Tabakaleraren kanpoaldean jarri zuten, albo sarreraren ondoan. Europar Hiriburutza amaitu ondoren kendu zuten, eta Remigio Mendibururen eskultura bat jarri zuten haren tokian. Bagera Elkarteak proiektuan parte hartu, eta eskatu zuen Hiriburutza amaitu ondoren ere mapa mantentzea. Alabaina mapa originala, egurrezkoa zen, ez zegoen behar bezala -hizkuntzak ez ziren bereizten-, eta brontzezko mapa berri batez ordezkatzea erabaki zuten. Mapa berria Eibarko Alfa Arte lantegian egin zuten, brontzez, eguraldi txarraren aurrean erresistentzia handiagoa izan zezan.