Eskultura Santa Klara uhartean dago, itsasargiaren etxearen barruan, eraikineko espazio osoa hartzen duela. Eskultura brontzezko ontzi handi bat da, eta modu artistikoan birsortzen ditu Donostiako badiako eta hurbileko kostaldeko hondoaren irudiak. Ontzi barruan, urak itsasaldien erritmoari jarraitzen dio.
Argazkilaria: Idoia Unzurrunzaga