Buruan adreiluz betetako saski bat daraman emakume baten figura. Hiriak 1813an jasandako arpilatze eta sutearen ondorengo berreraikuntzaren garaiko herritarrak irudikatzen ditu.
Oinarrian honako inskripzio hau dago: "Itsasoraino kaleak sutan / egur harrien goria / suak ez ditu erretzen mina / maitasuna, memoria / andrea ta gizon hauxek dira, / euren gain hartu zoria / ta amildutako harri haiekin / berreraikiz historia / behetik gora jaso zuzenak / goitik beberá eroria".