Bizikleten aparkalekua, bizikleta baten formakoa.
Wiesbadengo hiriak Donostiako hiriari bien senidetzearen 25. urteurrena zela-eta oparitutako obra. Obra Wiesbadenen erabiltzen den bizikleten aparkalekua da. "Brusberg Design" enpresak egin zuen. Bizikletaren zelan, honako hau irakur daiteke: "LENA 05 / BRUSBERG DESIGN / WIESBADEN. GERMANY / INT. PATENT". Obraren oinean, berriz, plaka bat dago, eta honako hau irakur daiteke bertan: "Obsequio para San Sebastián / de su ciudad hermanada de Wiesbaden / con motivo del / Aniversario 25 de su hermandad".