Izenbururik gabe

OLAZABAL ECEIZA, Iñaki (Gipuzkoa, Andoain 1959)

Eskultura-multzoa, giza eskalako hiru piezaz osatua. Pieza horiek askotariko indarkeria eta terrorismoa jasan duen kolektiboaren aniztasuna irudikatzen dute.

  • Autorea: OLAZABAL ECEIZA, Iñaki (Gipuzkoa, Andoain 1959)
  • Materiala: Zinka
  • Neurriak: 200 cm (garaiera, gutxi gorabehera)
  • Sinatuta: Ez
  • Datatua: Ez
  • Garaia: 2007
  • Lokalizazioa: Miramon (Gipuzkoako Batzar Nagusiak, sarrerako lorategia)

 Eraman nazazu haraino

Egileak honela deskribatzen du obra: "Eskultura-multzoa, giza eskalako hiru piezaz osatua. Pieza horiek askotariko indarkeria eta terrorismoa jasan duen kolektiboaren aniztasuna irudikatzen dute. Biktimak forma minimo batean eta ia ezaugarri bereizgarririk gabe irudikatuta daude, eta justiziaren eta onarpenaren nahi bera adierazten dute. Piezetan, begien aldean dagoen irekidurak aurre egiten duen eta aurkitzen duen begirada hori adierazten du. Begirada horiek eta irekidura horiek biktimen barne-esperientzia eta kanpoaldea (espazio publikoa eta euskal gizartea) komunikatzen dute". Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2006ko ekainean gehiengoz hartutako erabakiari jarraikiz jarri zen eskultura. 2008ko apirilaren 2an inauguratu zen.