Oroimena

MENDIZABAL ITUARTE, Aitor (Venezuela, Caracas 1949)

Prisma triangeluar baten formako zutabea, arrail batzuekin ildaskatua. Egileak adierazi duenez, indarkeriak eragindako zaurien sinboloak dira arrail horiek.

  • Autorea: MENDIZABAL ITUARTE, Aitor (Venezuela, Caracas 1949)
  • Materiala: Brontzea
  • Neurriak: 400 cm (garaiera)
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 2006
  • Lokalizazioa: Erdialdea (Alderdi Eder, Udaletxearen aurreko lorategiak)

 Eraman nazazu haraino

Donostian terrorismoaren eta indarkeriaren ondorioz hil diren guztien oroitzapen eta omenez egindako obra. Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak sustatu zuen. Inaugurazio-ekitaldirako aukeratutako eguna Bakearen Mundu Eguna, Gandhiren heriotzaren urteurrena eta hiriko Urrezko Domina Donostiako terrorismoaren biktimei eman izanaren laugarren urteurrena izan zen. Obraren oinean dagoen plakan, honako hau irakur daiteke: "La ciudad de San Sebastián, en memoria de las víctimas del terrorismo y la violencia. Donostia hiriak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenez. Donostia / San Sebastián. 30/1/2007". 2007ko urtarrilaren 30ean inauguratu zen.