Lau haizetara

MENDIZABAL, Anton (Donostia 1945)

Hiru xaflaz osatutako obra. Xaflak elkartu egiten dira eta lauburu bat osatzen dute. Eskulturan lauburua osatzen duten zatiak euskara hizkuntza osatzen duten zatiekin identifikatzen dira.

  • Autorea: MENDIZABAL, Anton (Donostia 1945)
  • Materiala: Burdina
  • Neurriak: 255 x 63 x 75 cm
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 2006
  • Lokalizazioa: Altza (San Martzial plaza)

 Eraman nazazu haraino

Bizarrain Kultur Elkarteak sustatutako obra, euskaldunberrien omenez. Ideia 2004. urtean sortu zen, euskara ikasten dutenei omenaldia egiteko eta ahalegin horretan bultzatzeko. Eskultura egiteko, erakunde eta elkarte askoren laguntza jaso zen. Eskultura Pedro Zalakainen tailerrean moldatu zen, Oiartzunen. 2006ko azaroaren 12an inauguratu zen.