Joan zen baina geratu zen

VILABOA BARREIRO, Xose Antonio (Pontevedra, Forcarei.1939)

Se representa el mapa de Galicia con el hueco dejado por la silueta de la autocaricatura de Daniel Castelao. La silueta vaciada se ubica en el suelo. Junto al hueco, adosada se coloca la autocaricatura de Castelao. En la parte posterior de la escultura se ha adosado la representación de un trisquel de Castromao.

  • Autorea: VILABOA BARREIRO, Xose Antonio (Pontevedra, Forcarei.1939)
  • Materiala: Pontevedrako granito mehea eta granito beltz leundua (Castelaoren figura eta triskela)
  • Neurriak: 220 x 200 x 30 cm (monumentua) // Castelao: 120 cm (Castelaoren figuraren garaiera) // 50 cm (triskelaren diametroa)
  • Sinatuta: Bai, oinarrian: X. Vilaboa
  • Datatua: Ez
  • Garaia: 2006
  • Lokalizazioa: Intxaurrondo (Castelao parkea)

 Eraman nazazu haraino

Egileak honela interpretatu du obra: "… Castelao hil zenean, hutsune handia geratu zen Galizian, eta denborarekin galiziar guztiok esan dezakegu, norberaren ideologia pertsonala edozein izanik ere, bi sentimendu nabaritu ditugula: lehenengoa "joan zela" onartzean datza, eta bigarrena, berriz, Castelao "Galizian geratu zela" konturatzean (haren obraren bizitasunarekin, haren filosofiarekin, haren artearekin eta Galiziarekiko maitasunarekin)". Donostian dagoen Galiziako Etxearen sorreraren 75. urteurrenean, Donostiako hiriari galiziar guztiei egindako harreragatik esker ona adierazteko asmoz, eskultura hau egitea erabaki zen. Eskulturak plaka bat dauka, eta honako hau irakur daiteke bertan: "CASTELAO / FOISE PERO QUEDOUSE / JOAN ZEN BAINO GERATU ZEN / SE FUE PERO SE QUEDO / 75 ANIVERSARIO / CASA GALICIA EN GIPUZKOA / 1931-2006". Eskultura 2006ko uztailaren 15ean inauguratu zen. Obraren % 50 Galiziako Xuntak ordaindu zuen, eta gainerakoa, berriz, Galiziako Etxeak sustatutako herri-harpidetza bidez ordaindu zen. Parkea diseinatu zenean, leku hori utzi zen eskultura bat jartzeko.