Zezena

USHIO, Keizo (Japonia, Fukusaki 1951)

Bloke bakar batean egindako pieza. Lotuta dauden bi Moebius bandaz osatuta dago, eta zientziaren eta arteen arteko lotura irudikatzen du.

  • Autorea: USHIO, Keizo (Japonia, Fukusaki 1951)
  • Materiala: Granito gorri inperiala
  • Neurriak: 125 x 89 x 89 cm
  • Sinatuta: Bai, oinarrian: KEIZO 1999
  • Datatua: Bai
  • Garaia: 1999
  • Lokalizazioa: Antigua (EHU-UPVko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako lorategiak)

 Eraman nazazu haraino

UPV-EHUk eta New Yorkeko Estatuko Unibertsitateak antolatutako eta Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan egindako Arte, Matematika eta Arkitekturako Nazioarteko Biltzarrean (ISAMA'99) egindako obra. Eskultura Biltzarraren azken egunean bertan amaitu zen. Artistak obra Gipuzkoako Campusean ikusgai jartzea proposatu zion Arkitekturako Goi Eskola Teknikoari.