Joserra Elizegiren omenez

MIKELENA, Fernando (Nafarroa, Legasa 1960)

Danbor baten irudikapena. Danborraren sabelean, aizto baten, koilara baten eta sardexka baten siluetak agertzen dira.

  • Autorea: MIKELENA, Fernando (Nafarroa, Legasa 1960)
  • Materiala: Corten altzairua
  • Neurriak: 116 x 50 x 36 cm
  • Sinatuta: Bai, goialdean: MK
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 2003
  • Lokalizazioa: Martutene (Martuteneko parkea)

 Eraman nazazu haraino

Eskultura, Martuteneko Danborrada Elkarteak sustatuta, 2004ko urtarrilaren 20an inauguratu zen. Siluetak elkartu egiten dira forma izurtuen bidez, eta itsasoko olatuak ekartzen dituzte gogora. Izan ere, omenduak (Martuteneko danborradaren aitzindarietako bat izan zenak) biziki maite zuen itsasoa.