Alberto Ormaetxea

DEBAKO TAILERRA

Eskultura-multzoa, Alberto Ormaetxearen bustoaz eta Real Sociedad taldearen armarrian baloia inguratzen duen bandera irudikatzen duen eskulturaz osatua.

  • Autorea: DEBAKO TAILERRA
  • Materiala: Markinako marmol beltza eta brontzea (bustoa)
  • Neurriak: 280 x 200 x 150 cm (guztira) // 190 x 145 x 65 cm (eskultura) // 54 x 24 x 39 cm (bustoa) // 30 x 25 cm (plaka) // 280 x 150 x 25 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Bai, atzealdean, behean, Debako Arte Eskolaren logotipoa. Deba 06
  • Datatua: 2006
  • Garaia: 2006
  • Lokalizazioa: Amara (Anoetako estadioaren inguruko zelaigunea)

 Eraman nazazu haraino

Real Sociedad taldeak liga lehen aldiz irabazi zuenetik 25 urte bete zirela-eta taldeko entrenatzaile Alberto Ormaetxearen omenez egindako obra. 2006ko apirilaren 26an inauguratu zen. Honako inskripzio hau dauka: "REALZALEOK / ALBERTO ORMAETXEARI / 2006KO APIRILAREN 26AN / (Kutxaren logoa) KUTXAREN LAGUNTZARI ESKER".