Manolo Choperaren omenez

AIZKORBE, Faustino (Nafarroa, Olloki 1948)

Zezen bat irudikatzen duen figura.

  • Autorea: AIZKORBE, Faustino (Nafarroa, Olloki 1948)
  • Materiala: Corten altzairua
  • Neurriak: 340 x 280 cm // 119 x 251 x 251 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 2004
  • Lokalizazioa: Ilunbe (zezen-plazaren ondoko biribilgunea)

 Eraman nazazu haraino

Manolo Choperaren omenezko eskultura. 2004ko abuztuaren 8an inauguratu zen. Oinarrian, honako inskripzio hau irakur daiteke: "EN MEMORIA / MANUEL MARTINEZ FLAMARIQUE / CHOPERA" ("MANUEL MARTINEZ FLAMARIQUE / CHOPERAREN / OMENEZ"). Manolo Chopera hil ondoren, Ilunbeko zezen-plaza kudeatzen zuen enpresak zaleek adierazitako premia jaso eta artistarekin harremanetan jarri zen, eskultura egiteko. Obra Ilunbeko zezen-plaza kudeatzen zuen enpresak ordaindu zuen. "Munduko Nobilleroen Topaketan", obra honen erreplika bat ematen da sari gisa. Manuel Martínez Flamarique “Chopera” (Donostia, 1927-2002) munduko zezen-plazarik garrantzitsuenak kudeatu dituen zezenketa-arloko enpresaburuen familia bateko kidea zen. Enpresaburu horiek, halaber, zezenketaren munduko pertsona ospetsu askoren ahaldunak izan dira, eta dira. Besteak beste, Donostiako Ilunbeko zezen-plaza kudeatzen du. Choperak, anaiarekin batera, “Hijos de Pablo Martínez Elizondo” ganadutegia jarauntsi zuen. 1992an sortutako Espainiako Zezenketako Aholku Batzorde Nazionaleko kide sortzailea eta Zezenketa Ikuskizunen Antolatzaileen Elkarte Nazionaleko bokala izan zen.