Aitor Zabaletaren omenez

QUINTERO, Cristo (Tenerife, La Orotava)

Baloia ostikoz jotzen ari den futbolari baten jarrera forma geometrikoen bidez irudikatzen duen figura. Baloiak bere ardatzaren inguruan egiten du bira.

  • Autorea: QUINTERO, Cristo (Tenerife, La Orotava)
  • Materiala: Brontzea
  • Neurriak: 150 x 79 x 49 cm // 132 x 95 x 58 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Bai, oinarriaren atzealdean, eskuinaldean: Cristo Quintero 2001
  • Datatua: 2001
  • Garaia: 2001
  • Lokalizazioa: Amara (Anoetako estadioaren inguruko zabalgunea)

 Eraman nazazu haraino

Obrak honako inskripzio hau du idulkian: "AITOR ZABALETAREN / OROIMENERAKO BATZORDEAK, / DONOSTIAKO HIRIARI, / KIROLEAN INDARKERIA / EZAREN ALDEKO / SINBOLO GISA / LA MESA GESTORA PRO-MEMORIAL AITOR / ZABALETA, A LA CIUDAD DE SAN / SEBASTIAN, COMO SIMBOLO DE COMPROMISO / EN PRO DE LA NO VIOLENCIA / EN EL DEPORTE / UZTAILA 2001". Aitor Zabaletaren Oroimenerako Batzordearen Mahaiak dohaintzan eman zuen obra. 2001eko uztailaren 5ean inauguratu zen. Antzeko obra bat dago Tenerifeko Heliodoro Rodríguez López estadioaren inguruetan.