Atano III

LARRAÑAGA, Xebas (Gipuzkoa, Azkoitia 1962)

Atano III.aren bustoa, pilotariz jantzia eta atseden-jarreran.

  • Autorea: LARRAÑAGA, Xebas (Gipuzkoa, Azkoitia 1962)
  • Materiala: Brontzea Lasturko kareharri gainean
  • Neurriak: 70 x 60 x 35 cm // 152 x 57 x 49 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Bai, atzealdean: XEBAS. Alfa Arte-ren zigilua)
  • Datatua: Bai (05-XII)
  • Garaia: 2005
  • Lokalizazioa: Amara (Atano III.a pilotalekuko leihatilen ondoan)

 Eraman nazazu haraino

Atano III.aren jaiotzaren mendeurrena zela-eta, Pilotaren Batzarra artistarekin harremanetan jarri eta pilotariaren omenezko obra bat enkargatu zion. Hasiera batean, gorputz osoko obra bat egitea pentsatu zen, baina bustoa hautatu zen geroago. Bustoaren bidez, pilotariak bi tantoren artean agertzen zuen jarrera irudikatu nahi da. Horregatik, ez du jarrera bortitzik adierazten, baina tentsioa eta ahalegina islatuta ditu aurpegian. 2006ko otsailaren 21ean jarri zuten egungo kokalekuan. Honako inskripzio hau irakur daiteke: "MARIANO JUARISTI MENDIZABAL / ATANO III / 1904-II-21 2001-I-12 / PILOTA BATZARRAREN / EKIMENEZ / 2006-II-21".