Ingelesen hilerria

ARZADUN (sustatzailea); ALDAY, Juan Rafael (udal-arkitektoa)

Obrak bi zati ditu: behealdean, 1813ko sutearen Mendeurrenaren Monumentuko soldaduen figurak agertzen dira, eta goialdean, berriz, Ingalaterra eta Espainiako armarriak eta arranoa.

  • Autorea: ARZADUN (sustatzailea); ALDAY, Juan Rafael (udal-arkitektoa)
  • Materiala: Harria
  • Neurriak: 600 cm (zabalera)
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: 1924
  • Lokalizazioa: Alde Zaharra (Urgull mendia)

 Eraman nazazu haraino

1924ko irailaren 28an inauguratu zen. Bi inskripzio ditu: goialdean, "IN MEMORY / OF THE GALLANT BRITISH SOLDIERS / WHO GAVE THEIR OWN COUNTRY / AND FOR INDEPENCE / AND LIBERTY OF SPAIN. A LA MEMORIA / DE LOS / VALIENTES SOLDADOS BRITANICOS / QUE DIERON LA VIDA / POR LA GRANDEZA DE SU PAIS / Y POR LA INDEPENDENCIA / Y LA LIBERTAD DE ESPAÑA" ("SOLDADU BRITAINIAR AUSARTEN OMENEZ, BIZIA EMAN BAITZUTEN BEREN HERRIALDEAREN HANDITASUNAGATIK ETA ESPAINIAKO INDEPENDENTZIA ETA ASKATASUNAGATIK"), eta behealdean, berriz, "INGLATERRA NOS CONFIA SUS GLORIOSOS RESTOS / NUESTRA GRATITUD VELARÁ SU ETERNO REPOSO. ENGLAND HAS CONFERED TO US THEIR HONORRED REMAINS / OUR GRATITUDE WILL WATCH OVER THEIR ETERNAL REPOSED" ("INGALATERRAK GURE ESKU UTZI DITU HAIEN GORPU LORIATSUAK / GURE ESKER ONAK HAIEN BETIEKO ATSEDENA ZAINDUKO DU"). Obra egiteko, 1813ko sutearen mendeurrenaren oroitzapenezko monumentuko figura batzuk (batailakoak eta soldaduak) berrerabili ziren.