Aita Donostia

RAMON Y URIBE, Alfonso ('José Mª de Vera') (Almería, Vera 1912)

Jose Gonzalo Zulaika Agirre (Aita Donostia) musikagile eta musikologoaren bustoa.

  • Autorea: RAMON Y URIBE, Alfonso ('José Mª de Vera') (Almería, Vera 1912)
  • Materiala: Brontzea
  • Neurriak: 56 x 21 x 27 cm // 114 x 45 x 25 cm (oinarria)
  • Sinatuta: Ez da ikusten
  • Datatua: Ez da ikusten
  • Garaia: XX. mendearen 3, laurdena
  • Lokalizazioa: Erdialdea (Ramon Labaien, lorategiak)

 Eraman nazazu haraino

Lekarozko Ikasle Ohien Elkarteak beste eskultore bati enkargatu zion obra hasieran, baina hark egindako lana ez zitzaien egokia iruditu eta José Mª Verak egina zuen eta Aita Donostiaren Artxiboaren jabetzakoa zen obra hautatu zuten. Hiriko Udalak oniritzia eman zuen eta leku bat bilatu zion hirian. Lekarozko Ikasle Ohien Elkarteak brontzezko moldekatze-lanen gastuak hartu zituen bere gain, eta Aldundiak marmolezko idulkiaren ekarpena egin zuen. 1974ko uztailaren 27an inauguratu zen.