Elkarren artean egituratuta espazio bat osatzen duten plano bertikal eta horizontalez osatutako obra.
Udalak eskuratu zuen 2001. urtean, eta Pasealeku Berrian jarri zuten 2002ko urrian. 1957an Sao Pauloko Bienalean aurkeztutako serieko obretako bat da (Bienal horretan, Nazioarteko Eskultura Saria lortu zuen egileak). Jatorrizko izenburua: Construcción vacía con cuatro unidades planas negativo-positivo, 1957.