Hiru hankako zaldia eta, gainean, figura antropomorfo bat orekari eusteko ahaleginetan.
Obra Donostiako Udalak (Hirigintza Departamentuak) eskuratu zuen, artistaren izena izango zuen Amara-Osinaga poligonoko (22. poligonoko) parke batean ipintzeko asmoz. Azkenean, Donostiako campusean ipini zen, 1996ko uztailaren 12an.